Eskuekin marraztu

Eskuak zikindu eta irudimena landu, hona hemen adibide batzuk. 

Hegazterrena

  1. Eskuaren beheko alde osoa margoz zikindu eta paperean ipini.
  2. Beste kolore batekin, hankak eta burua marraztu.
  3. Apaindu ezazu nahi duzun moduan.

Ohialen gainean margotzen

1. Ohial txuri baten gainean zuk nahi duzun marrazkia marraztu.

2. Ondoren ohial margoekin margotu, zuk nahi duzun modura.

3. Azkenik zuk nahi duzun modura apaindu; purpurinarekin, material deberdinekin, hala nola, ponpoiak, izarrak, etb.

Zirkuluak

  1. Konpasa hartu eta edozein tokitan zirkuluak egin.
  2. Margotu nahi duzun erara

Garrasia

  1. Zure argazki bat atera garrasika
  2. Imitatu Edvard Munch margolariaren “Garrasi” obra nahi duzun moduan
  3. Zure argazki hori moztu eta zure margolanean itsatsi