Pinaburuekin egindako zuhaitzak

  1. Mendiko pinaburu bat hartu eta nahi duzun kolorearekin margotu. 
  2. Gero nahi duzun materialarekin apaindu, adibidez, koloretako puntutxoak, bolak simulatuz, pinaburuaren puntak txuriz margotu elurra simulatuz, edota izar bat jartzea (paper horiarekin edo kartoiarekin)
  3. Azkenik base baten moduko batera itsatsi.
piña

Izarrak

  1. Kartoizko zilindro bat hartu eta 2 cm-ko lodiera hartuta horizontalki moztu. Izar bat egiteko, bost pieza bahar dira.
  2. Pieza bakoitza nahi duzun bezala pertsonalizatu (margoekin, purpurinarekin…)
  3. Zilindro bakoitzaren puntak bata bestearekin itsatsi, izar forma emanez.
  4. Kanpora begira dagoen punta bati soka bat lotu eta nahi duzun lekuan zintzilikatu dezakezu; pinuan adibidez.

Artilezko edalontziak

1. Koloretako artileak erosi, eta hauek josteko makilak.

2. Etxean duzun edalontzi bat hatu eta bere inguruan josten hasiko zara kolore desberdinak erabiliz.

3. Azkenik hau mantentzeko puntan geratzen den artilezko punta edalontziaren barruko paretari itsatsi.

4. Listo! Erabiltzeko prest; gauzak gordetzeko, apaintzeko…

Koloretako lorea

  1. Kartulinak, botoiak eta koloretako paperak bahar dituzu, itsaskina eta guraizeak aparte.
  2. Lehenik eta behin, kartulina hartu eta laukizuzen bat moztu, zuk nahi duzun luzerarekin eta tamainarekin.
  3. Laukizuzena dolestu.
  4. Kartulinaren puntak itsaskinarekin itsatsi, zirkulu bat eginez.
  5. Beste kolore bateko zirkulu txikiago bat moztu (kartulinazkoa adibidez) eta lehen egindago zirkuluan itsatsi.
  6. Erdian botoi bat itsatsi 
  7. Azkenik, loreren zurtoina egiteko kartulina zati laukizuzen bat moztu eta lorera itsatsi. 

 

Kortxoz egindako pinua

  1. Hainbat botiletako kortxoak hartu eta pinu forma eraikiz elkartu eta itsaskinarekin elkarren artean itsatsi. 
  2. Kartulina zati batean izar bat moztu eta goikaldean ipini.
  3. Azkenik, pinua apaindu, purpurinarekin adibidez.